XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Duintasunetik lotsa nabarmentzeraino, malkoak xukatzen hasi zen Pilar.
- Hor al duzu painueloa? Manuelek eskua patrikan sartu eta setazko musuzapi zuri, brodatu bat luzatu zion.
- Barkatu, Manuel... Sarritan pentsatzen dut ez zaitudala batere merezi...
- Tira, tira... Noizko dugu afaria?
Irrifarra nagusitu zitzaion Pilarren negar amaitu samartuari eta erreberentzia egin zuen aintzinako zerbitzarien modura eskua burutik belaunetaraino jaitsiz:
Manuelek bizkar eman zion emaztearen zeremoniari.
Ordurarte atsegin izandako guztia gogaikarri bihurtzen hasia zitzaiola zirudien.
Ia mutilzahar ezagutu eta liluratu zuen,
Manuelek, Agadir inguruetan kanpaina luze batetik etxerantz erosi zion urre zuriko pultsera,